XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunisten ardura, batez ere, Alemaniari adi adi dago, Alemania burjes iraultza baten bezperan dagoelako, iraultza hau Europar zibilizazioan egon diren kondiziorik aurreratuenekin obratuko duelako, eta gainera, are Ingalaterrak eta Frantziak XVII eta XVIII mendeetan eduki zuten baino proletalgoa infinituki aitzineratuago batekin; eta beraz, Alemaniar burjes iraultza, ondo ondoko proletal iraultzaren preludioa besterik izanen ez delako.

Hitz batean, herrialde guztietan, komunistek dagoen ordena sozial eta politikoaren kontra ari den mugimendu iraultzaile orori ematen diote beren laguntza.

Mugimendu guztiotan, aurretik jabegoaren arazoa jartzen dute, beronek lortutako eboluzio-maila dena dela, mugimenduaren arazo funtsezkoena bezala hartuta.

Azkenik, komunistek herrialde guztietako alderdi demokratiko guztien batasun eta elkartasunaren alde dihardute.

Komunistak ez dira makurtzen beren eritziak eta projektoak ezkutuki estaltzera.

Beren helburuak lortzeko, aldez aurretik, sozial ordena tradizional osoa gogorki bota behar dela lurrera, zabal zabalik proklamatzen dute.

Ikara bitez klase domeinatzaileak iraultza komunista baten ideiaren aurrean!.

Proletariek ez dute ezer galtzeko, beren kateak ezik.

Mundu bat dute irabazteko, baina.

HERRIALDE GUZTIETAKO PROLETARIOK, ELKAR ZAITEZTE!.

Alderdi Komunistaren Manifestua-ren edizio hau Laura Lafargue-k frantsesera egindako itzulpenetik euskaratu izan da, jatorrizko aleman textua kontuan harturik.